Oñatiko arkeologoak

  • Helburuak

    • Orokorrak
      • Sekuentzia honen helburua da irakasleak bideratutako elkarrizketa batetik ikasleen interesgune den gai bat ardatz hartuta ikasleen arteko elkarrekintza eta ekiten jardutea ahalbidetuz, beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea. Horretarako Oñatiko historiaurreko aztarnak aztertu eta erreproduzituko dituzte taldeka, arkeologoak bailiran. Behin hau egin ostean prentsaurreko batean aurkeztu beharko dute objektu horren benetako historia, herriko aurkikuntza garrantzitsu bat izango balitz bezala.
    • Espezifikoak
      • Oñatin historiaurrean jendea bazela jakitea
      • Oñatiko antzinako jendeak proto-euskaraz hitz egiten zuela jakitea
        • Euskara lurrarekin oso lotuta dagoen hizkuntza dela jakitea
      • Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna lantzea
      • Taldean eztabaidatzen jakitea (txandak errespetatzea bereziki)
      • Goiena.eus-eko oñatiar batzuk ezagutzea
      • Idazmena lantzea
      • Irudimena askatuz eta hortaz baliatuz istorio bat sortzea
      • Informazio garrantzitsua paperean nola edo hala jasotzen hastea (Hitzak, zenbakiak, marrazkiak… apunteetan ere aniztasuna)
  • Azken xedea edo ekoizpena

    • Azken xedea izango da ikusi eta ikasitako guztiarekin talde bakoitzak gehien interesatzen zaion erreproduzitutako objektuaren istorio erreala sortu eta prentsaurreko batean aurkeztea.

Gehiago jakitea nahi? klik egizazu hemen!