- Hasiera fasea
- Helburu orokorra: Ikasleen aurrezagutzak aktibatu eta pixkanaka gaian murgiltzea Oñatiko historiaurreko ondarearen inguruko input batzuk jasoz.
1. jarduera → Aurrezagutzak identifikatzen
- Helburua: Ikasleek dituzten aurrezagutzak identifikatzea eta lan-ildo bat proposatzea
- Baliabideak: Irakasleak egingo dituen galdera sorta
- Ebaluazioa: Irakaslearen behaketa
3. jarduera → Objektuaren aukeraketa
- Helburua: Aztertu ostean bakoitzari gehien interesatzen zaion objektua aukeratu eta paperean azaltzea (marraztuz, hitza jarriz…) ostean (hurrengo jardueran) taldeak egiteko -komunean dituzten interesak aintzat hartuz-.
- Baliabideak: Papera
- Ebaluazioa: Gatazken kudeaketarekiko irakaslearen behaketa
2. jarduera → Goienako bideoaren azterketa
- Helburua: Aurreko lan-ildoaren azalpenak ematen dituen bideoa aztertzea. Eta ondoren asanbladan denon artean komentatzea zer ikusi duten; behar badute euren apunteak erabiliz.
- Baliabideak: Bideoa eta paper zuri bat (eurek nahi duten eran apunteak hartzeko – batzuek hitzak, beste batzuek marrazkiak, zenbakiak eta beste batzuek ezer ez…)
- Ebaluazioa: Behaketa eta apunteen papera
- Garapen fasea
- Helburu orokorra:
4. jarduera → Arkeologo izan!
- Helburua: Arkeologo baten ezaugarriak zein diren ondorioztatzea eta euren izaerarekin konparatzea. Helburua izango da besteen aurrean zaurgarri agertzeari beldurra pixka bat uxatzea. (Abenturak, beldurrak… hausnarketarako tartea eta nork bere beldurrak azaleratzeko momentua, laguntza eskatzeko momentua…)
- Baliabideak: –
- Ebaluazioa: Parte hartzea behatuko du irakasleak.
- Teknika: Asanblada
6. Jarduera → Erreplikak egiten
- Helburua: Aukeratutako objektuaren ERREPLIKA egitea
- Nahi duten materialarekin ikusi duten objektuaren erreplika egingo dute nahi duten detaileak gehituz.
- Baliabideak: Buztina, plastilina, papera, kartoia, guraizeak, kola…
- Ebaluazioa:
- (Teknika)
5. Jarduera → Arkeologoak izaten
- Helburua: aukeratu duten objektuaren FITXA betetzea
- Jolasa izango da. Talde bakoitzak aukeratu duen objektuaren fitxaren pieza bakarra izango du. Beste guztiak kaxa batean”LURPERATUTA” egongo dira eta kolore berdineko fitxak topatu behar dituzte eta banan banan taldearen mahaira eraman eta eraman ostean erreleboa pasa beste taldekideei Fitxa osatu arte.
- Ondoren bertan agertzen den informazioa interpretatu eta FITXA bete beharko dute.
- Baliabideak: Puzzlea eta FITXA
- Ebaluazioa: Irakaslearen behaketa eta FITXA
- (Jolasa)
- Ekoizpen fasea
- Helburu orokorra →
7. jarduera → Erreplikaren istorioa sortzen
- Helburua: Egindako erreplikaren istorioa sortzea taldeka
- Baliabideak: Inork beharko balu, papertxoren bat.
- Ebaluazioa:
- (Teknika)
9. Jarduera → 3. zikloko ikaskideentzat aurkezpena egiten
- Helburua: Prentsaurrekoa egitea
- Baliabideak: Talde bakoitzak aurreikusten duena + egindako objektua
- Ebaluazioa: Irakaslearen behaketa
- (Teknika)
8. jarduera → Egindakoa gelakideei aurkezten eta prentsaurrekoa antolatzen
- Helburua: Asanbladan, egin dutena labur aurkeztu, istorioa kontatu eta prentsaurrekoa antolatu (joango direnei abisua pasatu, adbz.)
- Baliabideak: talde bakoitzak aurreikusten duena; ahalik eta baliabide gutxienekin
- Ebaluazioa: irakaslearen behaketa
- (Teknika)
10. Jarduera → Egindako bidea ebaluatzen
- Helburua: Egindakoaren bidearen errepaso bat egitea. EGINDAKO IBILBIDEA MARRAZTEA. Hori izango da ebaluazioaren zati bat.
- Baliabideak: Kartulina erraldoia (6-edo elkarren segidan itsatsita) edo paper erraldoia.
- Ebaluazioa: Irakaslearen behaketa eta ibilbidearen orria. Non hasi ginen eta non gaude.
- (Teknika)